Bye_byeGIZONTXO.
NOT_ALLMEN
Antzerkia eta jolasaren bidez, ikasitako maskulinitate patroiak identifikatzen lagundu eta norbere jarreraz hausnartzera gonbidatuko zaituen saioa.










-
ZER DA BARRUNBE?Barrunbe hitzak ispiritu, kontzientzia, barne, arima esan nahi du, baita aterpe ere. Proiektu hau, gizon izateko ikasi dudan moduak eragindako bizipen eta hausnarretik sortu da. Antzerkia espresiobide izanik, gaztea nintzela neuk jaso ez nuen ikuspuntua eskaini nahi diet gazteei. Maskulinitate eredu desberdinen kontzientziak barnera begiratzera eta “behar bezalako” mutil izateko presio hortatik ihes egitera gonbidatu ditzake gazteak, talde presioari aurre egiteko ausardia biltzera animatuz. Maskulinitate hegemonikotik ihes egiteko beharra sentitzen duten horientzat aterpe izan nahiko luke proiektu honek.
Maskulinitatea berrien kontzeptuaz aritzen gara Ikasgeletan egoera aldatu al da?
- EMANALDIA
- MEDIAZIOA

Aktoreak gizontasunaren inguruan prestatuta duen emanaldia eskainiko du. Baina ez da ohiko bakarrizketa bat izango. Elkarrizketa bat litzateke zehatzago esanda. Identitate krisi bete-betean dagoen pertsonaia, taldearengana iristen da eta bere kontuak kontatzearekin batera, dituen zalantzak plazaratzen ditu, eta laguntza eskatu. Hor taldeak izango du paper garrantzitsua, eta zailtasun horiei aurre egin ahal izateko, irtenbideak proposatu eta topatzen lagundu beharko dio pertsonaiari.
- Krisi identitarioan dagoen pertsonaia
- Bakarrizketa baino, elkarrizketa
- Zalantzak eta beldurrak plazaratu
- Taldeak paper erabakigarria
- Pertsonaia laguntza eta irtenbide bila
Eztabaida partehartzailea
Taldearekin pertsonaiak duen elkarrizketa horretatik ateratakoa, ondoren egingo dugun mediazioan aztertuko dugu sakonago: Berari gure laguna balitz bezala eman dizkiogun gomendioak, zailtasunen aurrean ditugun/falta zaizkigun tresnak, ikasleek atzean dituzten ikasitako patroiak eta taldearen izenean nork sentitzen duen eta nork ez irtenbideak planteatzeko zilegitasuna.
Eztabaida partehartzailea izango da erabiliko den tresna, eta bertan ikasleek emanaldian bertan izan duten partehartzea izango dugu abiapuntu.
Arazoei Irtenbideak
Pertsonaiak zituen arazoei irtenbidea bilatzen laguntzeko bakoitzak izan duen jarrera eta partehartzeko modua, ikasgelan dituzten dinamiken islada izaten da sarri. Lortu nahi dena, eskolan bertan dituzten rolak zein diren kontura daitezela.
Dena den, ikasleek esaten dutenaz gain, dinamizatzaileak jarreretan ikusten duen genero arrakala nabariaren aurrean (sarri gertatzen den bezala), bakoitzak
bere jarrerak pixka bat nola aldatu pentsatu eta desoreka egoerak iraultzen hasteko denon artean estrategiak topatzea izango da azken helburua.
NI MATXISTA NAIZ. ZU? ALDATUKO AL GARA ELKARREKIN
Ikasgeletan egoera aldatu AHAL da
Espazioa eta baimenak
Mutilen espazio fisiko eta sonoroa nagusitzen da, neskena bigarren planoan utziz, sozializazioaren eta baimenen ondorioz.
Pribilegioen kontzientzia
Bakarrizketak gizon txuri zis hetero baten bizipenak azaleratzen ditu, mutilei barnera begiratzeko eta euren pribilejioez jabetzeko gonbidapena luzatuz.
Maskulinitatearen eragina
Neskek maskulinitate ereduen inguruan hausnartzeko aukera dute, inguruko gizonen jarrerek euren egiteko eta egoteko moduak baldintzatzen baitituzte etengabe.
Irakasle
Técnico de Igualdad
-
HELBURUAProiektuaren helburua hausnarketarako espazio seguru bat sortzea da, epairik gabekoa eta norbere jarrerei begiratzera gobidatzen duena. Dinamizatzaileak bere bizipenak mahaigaineratuz, gazteak euren jarreren kontziente egitera zirika ditzake. Eztabaida partehartzailearen bitartez, jarrera hauekiko ikuspuntu desberdinak elkarbanatzen ditugu, gustuko ez dituzten jarrerak aldatu nahi dituztenak horretara ahaldunduz.
-
ANTZERKIA TRESNA GISAAntzerkiak kasu honetan ikasleengana jolasaren bidez mezu sendo eta zuzen batekin iristeko aukera ematen digu. Bestelako azalpenak “hori txapa” moduko espresioekin kalifikatzen dituzte, baina antzerkia (fikzioa denez eta estetikoki estimulantea) zentzumenen bidez errazago sartzen zaie eta pertsonaia enpatizagarria eta zaurgarria dela ikusita, bere lekuan jartzen saiatzen dira gazteak.
-
NORI ZUZENDUTAIkasmaila aldetik, DBH 1etik Batxilergoko 2. mailara, baita OLH 1-2 mailetara ere egokitzen da. Adin tarte honetan, identitatea, harremanak eta maskulinitatearen inguruko hausnarketak bereziki esanguratsuak eta beharrezkoak dira. Helburua da gazteek elkarrizketan parte hartu eta euren iritziak eta bizipenak partekatzeko aukera izatea.
-
BALIOAKGENERO arauak txiki-txikitatik barneratzen ditugu. Arau horiek izan ohi dira BERDINTASUNA lortzeko oztopo, MASKULINITATEA delarik nabarmen gailentzen dena. BOTERE HARREMANAK oso nabariak dira gaur egungo gazte taldeetan, esparru akademikoetatik hasita. Bertan mutil kontsideratuek egiten duten ESPAZIOAREN OKUPAZIOAREN eta neskenaren artean dagoen diferentzia ikaragarria da. Hori gutxi balitz eurek duten PROTAGONISMOAREN KONTZIENTZIA falta horrek edozein ENPATIA ariketa oztopatzen die. Hau guztia egungo gizarteko MATXISMOaren erakusgarri da. Gazteen AHALDUNTZEA bultzatzea da helburua, bakoitzak ikasi duen neska edo mutil izateko modua zalantzan jarriz.